Hiru kasu positibo eman dira Busturialdean asteon
Bi kasu baieztatu dira Bermeon azken bi egunetan, eta bat astelehenean, Gernika-Lumon.
Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, atzo koronabirusagatik Bizkaian baieztatu ziren bost positiboetatik bat Bermeon izan zen. Herenegun ere beste positibo bat egon zen udalerri berdinean. Astelehenean, berriz, Gernika-Lumon baieztatu zuten positibo bat. Hortaz, asteon, koronabirusagatik hiru kasu positibo eman dira Busturialdean.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokienez, 30 kasu positibo baieztatu ziren atzo: Bizkaiko 5 positiboez gain, 16 egon ziren Gipuzkoan eta 9 Araban.