Gernika-Lumoko establezimenduak bisitatu dituzte Erkorekak eta Zabalak
Aurten, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, ez dira astelehenetako azoka joan, baina, udalerriko establezimendu batzuk bisitatu dituzte.
Busturialdeko eta Gernika-Lumoko EAJko kideak lagunduta, Gernika-Lumoko hainbat denda eta taberna bisitatu dituzte gaur goizean Josu Erkorekak eta Alaitz Zabalak.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen zerrendan, Bizkaitik, bigarren hautagaia da Erkoreka, eta laugarren postuan dago Zabala. Aurten, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, ez dira astelehenetako azoka joan, baina, udalerriko establezimendu batzuk bisitatu dituzte. Halaber, EAJk San Juan Ibarran duen postua bisitatu dute. Bertan, alderdi jeltzaleko programaren berri ematen dute.