Udako ordutegiagaz hasi da Mundakako liburutegia
Astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da, bai eta eskuak gelarekin garbitzea ere.
Mundakako J.M. Etxeita udal liburutegia udako ordutegiagaz hasi da. Hala, astelehenetik barikura 10:00etatik 14:00etara zabalduko dutela azaldu dute. Liburutegiaren edukiera %60koa da.
Erabiltzaileek, gainera, protokolo bat jarraitu beharko dute. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da, bai eta eskuak gelarekin garbitzea ere. Seinaleak eta jarraibideak errespetatzeko eskaera ere egiten die erabiltzaileei.
Gogorarazi dutenez, umeen gunea oraindik ezin da erabili, mailegu zerbitzua bakarrik. Horretarako, gainera, umeak nagusi baten beharra edukiko du. Beste alde batetik, prentsa eta aldizkariak ezin daitezke irakurri.
Erabiltzen diren liburuak mahai gainean uzteko eskaera ere egin dute liburutegiko arduradunek.