Rosa Mari Gabantxoren lana Busturian geratu da
Axpe auzoko Zorione ile-apaindegiko Zorionek jaso du Gabantxoren artelana.
Rosa Mari Gabantxo bermeotarrak Nire biziko margolanak erakusketa izan zuen ikusgai joan den hilean, Busturiko Altamirako Kultur Etxean. Erakusketa bisitatzera joan zirenek zozketa batean parte hartzeko aukera eduki zuten. Gustukoena zuten artelanaren zenbakia sartu behar zuten kutxa batean.
Orain, Gabantxok zozketa egin du, eta Busturian bertan geratu da bermeotarrak oparitutako artelana. Hain zuzen ere, Axpe auzoko Zorione ile-apaindegiko Zorionek jaso du. Artelanean Izaro uhartea eta Ogoño ikusten dira Mundakako begiratokitik.