Uztailean ere odola emateko deia egin du Odolkideak elkarteak
Odola ematea "beharrezkoa eta segurua" delako egin dute deia. Autobusa Gernika-Lumoko Foruen plazan eta Bermeoko Lameran egongo da.
Eman odola, nigan bizi lelopean odola ematera deitu ditu Odolkideak elkarteak Busturialdeko herritarrak. Odola ematea “beharrezkoa eta segurua” delako egin dute deia.
Osasun sistemako organo emate eta transplanteen jarduerak ohiko erritmoa berreskuratu zuen joan den hilabetean, eta ohiko operazioak martxan daude orain. Hori horrela, odolkideak elkarteko kideek deialdi berezia egin diete herritarrei, odola ematera joan daitezen, “herritarren borondatea ezinbestekoa delako autonahikodunak izateko”. Osasun eta higiene segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dituztela gehitu dute.
Ohi legez, odola emateko autobusa Gernika-Lumoko Foruen plazan eta Bermeoko Lameran egongo da.
Egutegia:
Gernika-Lumo:
– Uztailak 6 (astelehena): 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara bitartean, Foruen plazan.
– Uztailak 13 (astelehena): 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara arte, Foruen plazan.
Bermeo:
– Uztailak 15 (eguaztena): 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara bitartean, Lameran.
– Uztailak 18 (zapatua): 09:15etik 14:00etara arte, Lameran.