32 urteko eta 1,83 m-ko estatubatuarrak bere hirugarren denboraldia beteko du talde gernikarrean, multzoko jokalari beteranoetako batean bilakatuz.
Ez da erreza atzerriko jokalari batek ondoz ondoko hiru urtetan Emakumezkoen Ligako talde berdinean mantentzea, jokalarien joan-etorriak oso ohikoak izaten baitira. Margaret Roundtree taldeko erasoko iparrorratz nagusietako bat da, bat-baten kontrako egoeratan puntuak sartzeko lehen pausuan duen indarrarengatik. Hegal-pibotak batez beste 9,7 puntu, 4,2 errebote eta 1,7 asistenzia eskuratu ditu, ligako partidetan kantxan egon den batezbesteko 27 minutu eta 17 segunduetan.
Roundtree “oso pozik” dago kontratu berritze honekin eta dagoeneko aldageleko “beteranatako bat” dela adierazi du: “Nire ibilbide profesionalako momenturik onenetariko batean nago, urtez urte Gernikan pausuak ematen aritu naiz, eta hurrengo denboraldian maila gorenean lehiatzea gustatuko litzaidake, Emakumezkoen Ligan zein Europan”.
Lointek Gernika Bizkaiak iazko emaitza historikoak lortu zituen taldearen bizkarrezurra mantentzearen saiakeran segitzen du, eta dagoeneko 7 jokalari ditu 2020/2021 denboraldira begira: Marge Roundtree, Itziar Ariztimuño, Marta Alberdi, Belén Arrojo, Nogaye Lo, Roso Buch eta Paula Ginzo.