Armosuak eta berriak eguaztenero
Euskal Herria museoak euskaraz berba egiteko aukera paregabea eskainiko du uztailean
Armosuak eta berriak ekimena eskainiko du Gernika-Lumoko Euskal Herria museoak, uztailean. Eguaztenero, euskaraz berba egiteko aukera paregabea izango dute herritarrek. Uztailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, euskara lantzeko eta hobetzeko “giro erosoan murgiltzeko” aukera emango du Euskal Herria museoak, egunkarietan argitaratutako gai interesgarrienei buruz hitz eginez, kafe zein edari goxo bat hartu bitartean.
11:0etan hasiko dira solasaldiak, eta jarduera doanezkoa da. Erreserba egiteko 94-625 54 51 telefono zenbakian egin behar da, edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbidera idatzi. Lekuak mugatuak izango dira.