Kiroldegiko urteko kuoten %25 itzultzen hasi da Bermeoko Udala
Ordainketa helbideratuta daukaten erabiltzaileek euren kontuetan jasoko dute itzuli beharrekoa. Helbideratuta ez daukatenek, berriz, kiroldegiagaz harremanetan jarri beharko dira.
Bermeoko Udalak jakitera eman duenez, udalaren kirol patronatua urteko kuoten %25 itzultzen hasi da.
Gogorarazi dutenez, alarma egoera hasi eta gutxira, udalak aipatu egoerak iraun bitartean kiroldegiko kuotak eta ikastaroak ez kobratzeko erabakia hartu zuen. Alarma egoera amaitu ostean, kuoten itzulketekin hasi dira. Guztira, 95,380,52 euro itzuliko dituzte.
Ordainketa helbideratuta daukaten Araneko kiroldegiko erabiltzaileek euren kontuetan jasoko dute itzuli beharrekoa. Helbideratuta ez daukatenek, berriz, kiroldegiagaz harremanetan jarri beharko dira 94-617 91 80 telefono zenbakira deituta edota kiroldegia@bermeo.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita.
Urteko kuota bi zatitan ordaintzen duten erabiltzaileek bigarren kuota (martxokoa) ezin izan zuten ordaindu. Orain, kuota osorik ordaindu beharko dutela azaldu du udalak, eta gainontzeko erabiltzaileei egin modura, %25 itzuliko diete.