Indiako Ozeanoan gertatutako azken lan istripua salatu dute
Ezbeharra domekan gertatu zen Indiako Ozeanoan; 'Txori Gorri' atunontziko arrantzale bat zendu zen.
Gehiengo sindikala Bermeon batu da gaur eguerdian, Indiako Ozeanoan gertatutako azken lan istripua salatzeko. Hain zuzen ere, Txori Gorri atunontziaren arduradun den Inpesca enpresaren aurrean egin dute 20 minutuko elkarretaratzea.
Ezbeharra domekan gertatu zen Indiako Ozeanoan, Txori Gorri atunontzia itsaso zakarra zegoen leku batean ari zen arrantzan. Ezbeharraren ondorioz, arrantzale bat zendu zen eta beste bat larri zauritu zen.