'Etxeko bentanatik Bermiori kikuke!' lehiaketako irabazleek sariak jaso dituzte
Antolatzaileak marrazki guztiak biltzen dabiltza herriko gune ezberdinetan erakusketa handi bat egiteko.
Konfinamendu sasoian Bermeoko Udalak, Berton Merkatari Elkarteak eta Benito Barrueta Arte Elkarteak antolatutako Etxeko bentanatik Bermiori kikuke! marrazki lehiaketako irabazleek sariak jaso dituzte. Saridunen izenak aurrerago jakinarazi bazituzten ere, itxialdiagatik ezin izan zituzten sariak jaso.
Honakoak izan ziren irabazleak, sakatu hemen. 6 kategoriatan banatuta, bi urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izan zuten, eta denetara, 203 marrazki jaso zituzten.
Orain, antolatzaileak marrazki guztiak biltzen dabiltza herriko gune ezberdinetan erakusketa handi bat egiteko.