Busturiko Udalak maskara berrerabilgarriak banatuko ditu
Herritarrek etxeetan jasoko dituzte maskarak. Maskarekin batera, horien ezaugarri teknikoen orria ere jasoko dute herritarrek, erabilerari buruzko azalpenekin batera.
Busturiko Udalak jakitera eman duenez, maskarak banatuko ditu herritarren artean. Busturiko alkate Aitor Aretxagak azaldu modura, maskara berrerabilgarriak izango dira banatuko dituztenak, eta bizilagun bakoitzak hiru maskara jasoko ditu, poltsa batean.
Herritarrek etxeetan jasoko dituzte maskarak. Maskarekin batera, horien ezaugarri teknikoen orria ere jasoko dute herritarrek, erabilerari buruzko azalpenekin batera.
Bi babes geruzaz egindako maskarak dira, hain zuzen ere, Busturiko Udalak banatuko dituenak, eta erabili aurretik 60 gradutara garbitu beharko direla diote. Gehienez, hamabost aldiz garbitu daitezke.
Maskara bakoitzeko, gutxi gora behera, 2 euro ordaindu dituztela esan du alkateak; denetara, 8. 833 euro ordaindu dituzte.
Laguntzak aztertzen. Bestalde, alkateak esan duenez, udalean aztertzen ari dira herriko merkatari eta ostalariei diru laguntzak ematea. Gainontzeko erakundeetatik horietara bideratuko dituzten diru laguntzak aztertuko dituzte lehenengo, eta ondoren erabakiko dute udaletik diru laguntzak bideratuko dituzten edo ez.
“Kasuz kasu” aztertuko dutela esan du Aretxagak, “inor laguntza barik ez geratzeko”.