Marta Alberdi gernikarra lehen taldeko jokalaria izango da aurrerantzean
Aukera hau aprobetxatu eta dena emateko prest dagoela adierazi du Lointek Gernika Bizkaiaren eskoltak.
Marta Alberdik badaki zer den Lointek Gernika Bizkaiagaz jokatzea, baina aurrerantzean taldeko kidea izango da harrobiko jokalaria. 2020-2021 denboraldian lehen taldeko jokalaria izango da.
19 urteko jokalari gernikarrak lehen taldeko jokalaria izateagatik oso harro dagoela adierazi du: “Ilusio ikaragarria egiten dit familia honen parte izateak, are gehiago era honetan. Asko pozten nauen albistea da. Esfortzu orok bere etekina dauka, eta horregatik, aukera hau aprobetxatzeko eta dena emateko prest nago nire jokalari ibilbidean aurrerapausua handi bat emateko”. Eskoltaren berbetan, “Gernikako harrobiaren indarra erakutsi” nahi du, eta horrela, umeei bere “ilusioa eta ikasteko gogoak” trasmititu: “Nire bizitzako erronkarik handiena da, badakit gaurtik aurrera nire onena eman beharko dudala eta eta inoiz ez bezala lan egin”.
9 urtegaz hasi zen saskibaloian jokatzen saskibaloia, San Fidel Ikastolan, eta azken bi urteetan lehen maila nazionaleko taldekidea izan bada ere, lehen taldeagaz entrenatu eta minutuak jokatu ditu, tartean Eurokopan. Harrobiko zutabe nagusietako bat izan da; lehen maila nazionaleko taldean bataz beste 8,7 puntu eta 5,9 errebote eskuratuz. Espainiako Selekzioagaz ere jokatu izan du.