Andramarietarako kartel proposamenak ekainaren 19ra arte aurkez daitezke
Lan proposamenak Gizarte eta Kultura Etxean aurkeztu beharko dira, izenburuagaz eta egilearen sinadura barik. Izenburu bera daraman itxitako gutun azal batean jarri beharko dira egilearen datuak.
Bermeoko Udalak asteon iragarri duenez, aurtengo Andra mari eta Santa Eufemia jaiak ez dira ohiko moduan ospatuko. Urtero argitaratzen duten jaietako liburua, hala ere, kaleratu egingo dutela azaldu dute, eta liburuxka horren azala Bermeoko jaietako kartela izaten dela kontuan hartuta, jaietako kartel lehiaketarekin aurre egitea erabaki dute. Hala, lanak aurkeztu gura dituzten horiek, ekainaren 19a izango dute azken eguna (14:00ak arte).
Lanek 50×70 zentimetroko neurria eduki beharko dute, eta gura den teknika eta koloreak erabil daitezke. Kartel proposamenak testu hau eduki beharko du: Bermeoko jaiak 2020. Irailaren 7tik 16ra.
Parte hartzaileek euskarri gogorrean zein digitalean aurkeztu ahalko dituzte lehiaketarako lanak; euskarri digitalean, CD edo USB memoria batean, kartelaren hiru kopia gehituta: 200 KBko JPGa, MB 1eko JPGa eta bereizmen handiko PDF bat.
Lan proposamenak Gizarte eta Kultura Etxean aurkeztu beharko dira, izenburuagaz eta egilearen sinadura barik. Izenburu bera daraman itxitako gutun azal batean jarri beharko dira egilearen datuak. Irabazleak 600 euro jasoko ditu saritzat, eta uztailaren 6an emango dute jakitera. Informazio gehiago gura dutenek, Gizarte eta Kultura Etxean, 94-617 91 57 telefonoan edo jaibatzordea@bermeo.eus-en jaso ahalko dute.