Muxikako udal liburutegia martxan dago, mailegu eta itzulketa zerbitzurako
10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.
Muxikako Zubieta Errota Liburutegiko mailegu eta itzulketa zerbitzua martxan dago. Herritarrentzako zabaldu dute, eta udalerriko bizilagunak 10:00etatik 14:00etara joan ahalko dira bertara.
Liburutegia arriskurik gabeko tokia dela adierazi dute, eta horrela izaten jarraitu gura dute. Hala, higiene eta segurtasun neurriak ezarri dituzte. Bertara doazenek, distantzia soziala mantendu beharko dute, eta eskual garbitu beharko dituzte liburutegira sartu aurretik. Halaber, maskara jarrita eramatea beharrezkoa dela aitatu dute. Maileguak jasotzeko poltsa bat eramatea ere gomendatu dute liburutegiko arduradunek.
Gainera, 14 urtetik beherakoak familiako nagusi batekin joan beharko direla gehitu dute.