Urdaibairako bizitza alternatibak jorratuko dituzte udako topaketetan
Euskal Herriko Unibertsitateko udako topaketen aterpe izango da, beste behin, Gernika-Lumo. Uztailaren 27 eta 28an gauzatuko dituzte ikastaroak eta lurraldearekiko bizitza alternatiba desberdinak jorratuko dituzte.
Gernika Gogoratuzek eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, V. Udako Topaketak ospatuko dituzte Gernika-Lumon. Bi saio egingo dituzte, uztailaren 27 eta 28an. Horietan, grarapen estrategiak eta bizitza alternatibak jorratuko dituzte Urdaibairako eta Bizkai, Araba eta Gipuzkorako.
Eragile anitzen artean ikuspegi eta proposamen desberdinak partekatzeko eta errazteko espazio berri bat sortzeko helburuagaz antolatu dituzte ikastaroak. Batez ere, bazterturiko sektoreekin edo eztabaida horietan gutxiago parte hartzen dutenekin (ikasle gazteak, emakumeak, adinekoak, migratzaileak, langabetuak …) eta bizitza alternatiba hobeen alde lan egiten dutenekin landuko dituzte.
“Euskadi eta Urdaibairen etorkizuna hausnartzeko eta jarduteko gaitasuna duten, eta elkarren artean erlazio sareak eta espazio komunak sortzeko gaitasuna duten aktoreak egotean oinarritzen dira topaketak”, azaldu dute. Izan ere, beharrezkotza deritze hausnarketak egitea, gero, proposamenak eraikitzen hasteko: “Euskal Herria eta Urdaibai bizitzea merezi duten proiektu komunak artikulatzen hasi daitezkeen espazio konkretuak dira. Elkarren artean hitz egitea eta hausnartzea funtsezkoak dira gure kezka komunak identifikatzeko eta herritarrak euskal gizartearen etorkizunaren eraikuntzan inplikatzeko”.
Helburuak. Topaketetan Urdaibaiko eta Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako giza garapen iraunkorerako plan ofizialak ezagutzera emango dituzte. Plan horiek modu kritikoan eztabaidatuko dituzte, eta “baztertutako sektoreetako kideek” esaten dituzten alternatiba ereduei lekua emango diete.
“Dinamika positiboak sortu gura ditugu, gobernu eta administrazio publiko desberdinak eta gizartearen sentsibilitate desberdinak bateratzeko gai den proiektu komun bat formulatzeko helburuarekin”, azaldu dute Gernika Gogoratuzeko kideek.
Halaber, erronka ekonomiko, sozio-ingurumenekoak eta kulturalei buruzko elkarrizketa ezartzeaz gain, topaketa honetan 2018az geroztik, eta Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako “Gatazkan dauden Lurraldeak” proiektuaren barruan UPV/EHU-ko irakasle talde batek eta tokiko aktibistek aurrera eraman duten Urdaibaiko kasuaren ikerketan egon diren aurrera pausuak aurkeztuko dituzte.
Programa.
Uztailak 27.
– 08:45 – 09:00. Ongietorria.
– 09:00 – 09:30. Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena María Oianguren Idigoras Gernika Gogoratuzeko zuzendariagaz.
– 09:30 – 10:30. Euskadi en el mundo y el mundo en Euskadi Juan José Ibarretxe Lehendakari ohiak zuzenduta.
– 10:30 – 11:30. Sociedad vasca, diversidad y cohesión hitzaldia Carlos Askunze eta Arantza Fernandez de Garaialdegaz.
– 11:30 – 12:00. Atsedenaldia.
– 12:00 – 13:00. Gatazkan dauden lurraldeak. Urdaibain garatutako ikerketa proiektuari buruzko hitzaldia Roberto Bermejo eta Miren Onaindia EHUko irakasleekin.
– 13:00 – 14:00. Hausnarketak.
– 14:00 – 16:00. Geldiunea.
– 16:00 – 18:00. Gatazkan dauden lurraldeak. Urdaibai ikus-entzunezkoa.
Uztailak 28.
– 09:15 – 09:30. Aurkezpena Jokin Alberdi EHUko irakaslea
– 09:30 – 10:30. La cultura vasca en la era digital eztabaida Ramón Zallo EHUko irakasle ohi eta Luis Rodriguez kazetari eta idazleagaz.
– 10:30 – 11:30. Los retos de la convivencia tras el fin del conflicto vasco hitzaldia Imanol Zubero EHUko irakasle eta Luisa Etxenike idazleagaz.
– 11:30 – 12:00. Atsedenaldia.
– 12:00 – 13:00. Bertso saioa Onintza Enbeita eta Ander Elortegigaz.
– 13:00 – 14:00. Eztabaidak parte hartzaileekin.
– 13:50 – 14:00. Sintesia