Asfaltatze lanak egiten dabiltza Agirre auzoko bidean
Asfaltatze lan horiek amaituta, auzo bide hori konpontzeko lanak amaitutzat emango ditu Bermeoko Udalak.
Agirre auzoko bidearen azken zatia asfaltatzeko lanak hasi ditu gaur Bermeoko Udalak. Behin horiek amaituta, auzo bide hori konpontzeko lanak amaitutzat emango dituzte, duela zenbait hilabete hasitako proiektuari amaiera emanez.
Azken fasea amaitzeko, guztira, 10.373,08 euro bideratuko dituztela jakinarazi dute. Lanak, Luzarraga baserriaren inguruan hasi eta Makatze baserriraino iritsiko dira. Aipatu lanei esker, irisgarritasuna hobetuko da Agirre auzoan.
Bestalde, buzoi berriak ere ipiniko dituzte auzorako sarreran. Horiek jartzera, 2.449,28 euro bideratuko dira.