Bermeoko Udalak itsastxorien abiak kentzeko kanpaina hasi du
Udaleko 010 telefonora deitu beharko da abisua emateko.
Urtero egin legez, aurten ere, Bermeoko Udalak itsastxorien habiak kentzeko kanpaina martxan jarri du.
Teilatuetan habiak dituztela susmoa daukaten herritarrei jakin gura die kanpaina hasi dutela, eta 010 telefonora deitu dezaketela abisua emateko.