Bermeoko Irakurleen Txokoa etzi bueltatuko da
Martxorako aurreikusita zegoen liburua landuko dute irakurleek; hain zuzen ere, Eider Rodriguezen "Bihotz handiegia" liburua landuko dute
COVID-19ak sortutako osasun krisia dela eta geldiarazi behar izan diren zenbait ekimen martxan hasiko dira berriro. Hala egingo du, esaterako, Irakurleen Txokoak. Martxoko, apirileko eta maiatzeko saioak bertan behera gelditu ondoren, etzi batuko dira parte hartzaileak.
Jakinarazi dutenez, martxorako aurreikusita zegoen liburua landuko dute irakurleek; hain zuzen ere, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia liburua landuko dute. Arrate Egaña idazleak dinamizatuko duen saioa ohiko ordutegian egingo dute, 18:30etik 20:00etara. Saioa, hala ere, ez da ohi modura udal liburutegian egingo, kanpoan baizik, aire librean.