Ekainaren 3an hasiko dira aurrez aurreko arreta zerbitzua ematen Kortezubiko Udalean
Hitzordurik barik ezin izango dela bulegoetara sartu zehaztu dute. Udal liburutegia ere martxan jarriko dute etzi, liburuen mailegu zerbitzurako.
Etzi hasiko da aurrez aurreko arreta zerbitzua Kortezubiko udaletxeko bulegoetan. Ezin izango da bulegoetara sartu hitzordurik barik.
Kontsulta edo izapide guztietarako aurretiko hitzordua eskatu beharko da, bai telefonoz (94 625 50 53) edota helbide elektronikoz: udala.kortezubi@bizkaia.org.
Gainera, ekainaren 3an udal liburutegia ere irekiko dute, baina liburuen mailegu zerbitzua baino ez dutela emango zehaztu dute.
Kasu guztietan, osasun agintariek COID-19a saihesteko ezarritako segurtasun eta higiene neurriak errespetatu beharko dituztela gogorarazi dute, “bereziki bi metroko segurtasun distantzia mantentzeari buruzkoak”. Halakorik ezean, babes fisikorako eta eskuen higienerako neurriak bete beharko dituzte, maskarak erabiliz.