Hidrogarbigailuarekin garbiketa bereziak egiten ari dira Alde Zaharrean
Alde Zaharreko lanekin amaitzerakoan herriko gainontzeko puntuetan lanean hasiko dira.
Bermeoko Udala Alde Zaharrean garbiketa bereziak egiten hasi da hidrogarbigailua erabilita. Herriko puntu honetan “garbiketa sakona egitea, lurzorua ahal bezain garbi uztea eta alde irristakorrak desagerraraztea” dute helburu. Astelehenean hasi ziren ur presio sistema darabilen makina berezi horrekin lanean.
Alde Zaharreko lanak amaitzerakoan, makina berezi horrekin, herriko gainontzeko puntuetan lanean hasiko dira udal langileak; helburua berdina izango da. Gainera, azken egunotan egin diren desinfekzio lan sendoen ondorioz, zenbait puntutan lirdinga ere agertu dela azaldu dute udal arduradunk. Hidrogarbigailuari eta erabiliko diren zenbait produktu bereziei esker, kendu ahal izango dela diote.