Garbigune mugikorra Foruan egongo da datorren astean
Hain zuzen ere, astelehenetik barikura udal aparkalekuan kokatuta egongo da.
Foruarrek garbigune mugikorra izango dute datorren astean udalerrian. Hain zuzen ere, ekainaren 1etik 5era (astelehenetik barikura) udal aparkalekuan kokatuta egongo da.
Metalezko zein plastikozko kapsulak, etxetresna txikiak, erradiografiak, telefono mugikorrak, kableak, disolbatzaileak, pilak, CDak eta DVDak… ohikoak ez diren hondakinak uzteko aukera eskaintzen dute garbigune mugikorrek.