Busturiko liburutegiak ekainaren 1ean zabalduko ditu ateak
Ikasteko edo irakurtzeko gelan zazpi leku egongo dira, eta erabili gura dutenek aldez aurretik egin beharko dute erreserba telefonoz edo posta elektronikoz. Herritarrei arreta emateko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.
Busturiko Udaletik jakitera eman dutenez, Altamirako liburutegiak ekainaren 1ean zabalduko ditu ateak. Herritarrei arreta emateko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.
Liburuen maileguak telefonoz (94-617 10 04) edo posta elektronikoz (liburutegia.busturia@bizkaia.org) egingo direla azaldu dute, eta ludoteka zarratuta mantenduko dute. Gainera, ezin izango dira komunak erabili.
Ikasteko edo irakurtzeko gelan zazpi leku egongo dira, eta erabili gura dutenek aldez aurretik egin beharko dute erreserba telefonoz edo posta elektronikoz.
Bestalde, liburutegiko ordenagailuak ezingo dira erabili, hala ere, ordenagailu pertsonalak eroan daitezkeela diote eta liburutegiko wifi-a erabili.