Asteon hasiko dira azken barikuetako elkarretaratzeak egiten Busturian
Busturiko Sarek euskal preso eta iheslarien aldeko banderak oparituko dizkie leiho edo balkoietan «modu iraunkorrean» jartzeko konpromisoa hartu gura duten herritarrei
Azken hilabeteetako geldialdiaren ostean, Etxeratek eta Busturiko Sarek antolatutako azken barikuetako elkarretaratzeekin hasiko dira asteon. Deialdi «berezia» dela diote, «euskal preso guztiak etxeratzearen alde».
Barikuan, hortaz, 20:00etan jarri dute hitzordua Busturiko San Kristobal auzoko zubian. Egungo egoerara moldatuta, bi metroko distantzia mantendu beharko dutela gogorarazi dute antolatzaileek, eta maskarak eroateko deia ere egin dute.
Presoen aldeko banderak. Busturiko Sarek, berriz, euskal preso eta iheslarien aldeko banderak oparituko dizkie leiho edo balkoietan «modu iraunkorrean» jartzeko konpromisoa hartu gura duten herritarrei. busturikosare@gmail.com-era idatzita edota sare sozialen bidez egin daiteke eskaera .