'Maileguak eta itzulketak etxean' zerbitzua abiarazi du Bermeoko liburutegiak
Eskaerak astelehenetik eguenera egin daitezke, 09:00etatik 14:00etara. Telefonoz egin daitezkez eskaerak (94-617 91 51) edota posta elektronikoz (liburutegia@bermeo.eus).
Bermeoko udal liburutegiak Maileguak eta itzulketak etxean zerbitzua martxan jarri zuen atzo. Gaur egungo egoera dela eta herriko liburutegiak zarratuta jarraitzun du, eta zerbitzu berria abiaraztea erabaki dute. Bermeoko Udaletik azaldu dutenez, programa honen helburu nagusia liburutegian dagoen materiala herritarren eskura jartzea da, “irakurketa bultzatuz eta filmak modu errazean eskuragarri jarriz”.
Gainera, liburu eta filmen bilketa ere etxeetan egitea ahalbidetuko du ekimenak. Beraz, liburutegiko erabiltzaileek eskariak egin ahal dituzte jadanik; eskaerak astelehenetik eguenera egin daitezke, 09:00etatik 14:00etara. Telefonoz egin daitezke eskaerak (94-617 91 51) edota posta elektronikoz (liburutegia@bermeo.eus).
Interesa daukatenek, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean begiratu eta izenburu zehatzak eskatu ahalko dituzte erabiltzaileek, baina eskatutako edukiak Bermeoko liburutegian erabilgarri egon beharko dira, liburutegi arteko mailegurik ezin baita egin. Bestalde, azaldu dutenez, ezingo dira erreserbak egin. Liburuak barikuetan banatuko dituzte, eta eguaztenak izango dira itzultzeko egunak.