Bermeoko pentsiodunak asteleheneroko elkarretaratzeekin hasi dira berriro
Egungo egoerak eskatzen duen moduan, distantziak mantenduta egin dute elkarretaratzea. 12:00etatik 12:30era egiten dute elkarretaratzea.
Goiko Plazara bueltatu dira Bermeoko pentsiodunak. Koronabirusagatik, asteleheneroko elkarretaratzeak gelditu behar izan dituzte bi hilabetez, baina, gaur berriro ekin diote. Egungo egoerak eskatzen duen moduan, distantziak mantenduta egin dute elkarretaratzea; gehienak, gainera, maskaragaz.
“Pentsio duinak eta bidezkoak aldarrikatzen” dituzte; 1.080 euroko gutxiengo pentsioa izatea eskatzen dute, hain zuzen ere.
Astelehenero daukate hitzordua jarrita; 12:00etatik 12:30era, Goiko Plazan. Herritarrak deitzen dituzte elkarretaratzean parte hartzera.