Aurrez aurreko arreta ematen hasi dira Mundakako udaletxean
Hala ere, aurretiazko hitzordua beharrezkoa dela azaldu dute udaletik.
Mundakako udaletxeak ateak zabaldu ditu. Jakinarazi dutenez, aurrez aurreko arreta ematen hasi dira, hori bai, betiere, aurretiazko hitzorduagaz. Hitzordua edukitzea “derrigorrezkoa” dela esan dute.
Hitzordua gura duten horiek 94-617 72 00 telefono zenbakira deitu beharko dute.