Busturiko kontsultategia ekainaren 1ean hasiko da martxan
Murueta, Forua eta Busturiko herritarrek aurrez aurreko arreta jasoko dute, hitzordua hartuta. Mundakako kontsultategiak, berriz, itxita jarraituko du.
Murueta, Forua eta Busturiko herritarrek aurrez aurreko arreta jaso ahalko dute Busturiko kontsultategian, ekainaren 1etik aurrera.
Aurrez aurreko arreta jaso gura dutenek, hala ere, lehenik eta behin kontsulta telefonikoa (900-20 30 50) eskatu beharko du. Medikuak gaixoa aurrez aurre baloratu gura badu, hitzordua emango dio.
Nabarmendu gura dute, hitzordu barik ez dituztela herritarrak artatuko. Kontsultategiko atea zarratuta edukiko dute, eta hitzordua daukanarentzako bakarrik zabalduko dute, “maskara eman eta eskuak garbitu ondoren”.
Pediatriako kontsultak Gernikako Ospitalean eskainiko dira. COVID-19 izan daitezkeen arnas patologiak dauzkaten horiek ere Gernikako Ospitalera jo beharko dute.
Mundakan, berriz, kontsultategiak itxita jarratuko duela azaldu dute udaletik. Mundakarrak Bermeoko osasun zentrora (94-602 90 50) jo beharko dute behar izanez gero. Mundakako Udaletik argitu gura izan dute, alarma egoeraamaitzerakoan, berriro ere, langileak eta osasun zerbitzuak Mundakako kontsultategira bueltatuko direla.