Bermeo Uria Narrazio lehiaketak baditu irabazleak
Aurten, oraindik, ezin izan dute sari banaketa ekitaldia egin. Hortaz, irabazleen eta bigarren sailkatuen izen-abizenak argitaratu dituzte.
Joxe Miel Barandiaran Udal Liburutegiak antolatzen duen 17. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketaren irabazleen zerrenda argitaratu dute. Urtero, Nestor Basterretxea aretoan egiten duten sari banaketa ekitaldia; aurten, baina, ekitaldia egitea ezinezkoa izan da.
Narrazio Lehiaketan Bermeoko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute; 9 urtetik 18 urte bitarteko ume eta gazteak kategoria desberdinetan banatzen dituzte, eta kategoria bakoitzeko sariak banatzen dituzte. Udaletik jakinarazi dutenez, egoerak ahalbidetzen duenean, sariak eta diplomak banatuko dituzte.
Aurtengo irabazleak honakoak dira: Joane Asolo Astralaga (LH2, 4. maila), Alaitz Gomez Arregi (LH3, 5. maila), Agurne Bilbao Pereira (LH3, 6.maila), Maialen Apraiz Jauregizar (DBH 1. zikloa), Ilargi Astui Bilbao (DBH 2. zikloa) eta Irati Agirre Azpiazu (Batxilergoa).
Bigarren sailkatuak, berriz, hurrengoak dira: Nile Uriondo Egia (LH2, 4. maila), Paul Etxebarria Alonso (LH3, 5. maila), Maite Alegria Larrabaster (LH3, 6.maila), Ander Marcos Basterretxea (DBH 1. zikloa), Markel Navarrete Lauzirika (DBH 2. zikloa) eta Naia Muniozguren Gondra (Batxilergoa).
Bermeoko Udaletik parte hartzaile guztien esfortzua eskertu gura izan dute.