Pasealekuko Udal Kirol Torneoa ez da ospatuko aurten
Kirol txapelketa bertan behera geratu da, "herritarren segurtasuna, osasuna eta ongizatea bermatzeko".
Gernika-Lumoko Udalak uztailean eta abuztuan gauzatzeko izan den Pasealekuko Kirol Torneoaren ospakizuna bertan behera uztea erabaki du, koronabirusaren osasun krisiaren aurkako prebentzio neurri gisa.
Neurri hori osasun agintariek kirol ekitaldi masiboei buruz emandako gomendioak jarraituz hartu dute, eta, horren bidez, parte hartzaileen artean gaixotasuna kutsatzeak izan ditzakeen ondorioak saihestu gura izan dituzte. “Gure lehentasuna herritarren segurtasuna, osasuna eta ongizatea bermatzea da, eta gure jarduera guztien segurtasuna bermatzea ere bai”, azaldu dute udaleko iturriek, eta partehartzaile eta laguntzaileei egoera ulertzea eskertu diete.
1978an futbitoarekin hasi zen Pasealekuko Kirol Txapelketa eta sei urte beranduago saskibaloia ere gehitu zitzaion. 2018an, zortzi urteko etenaldiaren ondoren, txapelketa berreskuratu zen. Aurreko edizioetan txiki mailatik senior mailara arteko ehun taldek baino gehiagok hartu dute futbito, saskibaloi eta esku pilota modalitateetan, hain zuzen. Iaz lehen aldiz jokatu zuten esku pilotara txapelketa honetan.