Udaltzaingoak osasun, segurtasun eta informazio kanpaina abiarazi du
Bermeoko Udaltzaingoa oinezko patruila bereziak egiten hasi da.
Herritarrak informatu, kontzientziatu eta portaera desegokiek izan ditzaketen ondorioen berri eman asmoz, oinezko patruilak indartu ditu Bermeoko Udaltzaingoak. Egon daitezkeen isunen berri ere emango dute, eta beharrezkoa denean jarriko dituztela azaldu dute.
Udaletik azaldu dutenez, herritarren gehiengoak legea betetzen badu ere, badira jokabide desegokiak izaten ari diren pertsonak ere. “Zenbait kasutan tabernetan pilaketak atzeman dira eta kirola eta ibilaldiak taldeetan egiten dituzten herritarrak ere ikusi dira”. Horregatik, jokabide horiek kontrolatzeko eta horiek izan ditzaketen berri emateko, Udaltzaingoa oinezko patruila bereziak egiten hasi da.
“Ezin dezakegu beste alde batera begiratu. Asko daukagu jokoan eta gure betebeharra da bermeotarren osasuna eta ongizatea bermatzea”, esan du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.