41 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gernikan, arma zuri batekin lesioak eragitea leporatuta
Zapatuan atxilotu zuten 41 urteko gizonezkoa, 21:00ak inguruan. Arma zuri batekin beste gizonezko bati lesioak eragitea leporatuta atxilotu zuten.
41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gernika-Lumon, zapatuan, 21:00ak inguruan. Arma zuri batekin beste gizonezko bati lesioak eragitea leporatuta atxilotu zuten.
Segurtasun sailak jakinarazi duenez, Gernikako ertzain etxeko herritarren babeserako hainbat agente bertaratu ziren udalerriko etxebizitza batera, “barruan gorabeheraren bat gertatu zela eta pertsona bat zaurituta zegoela jakin ondoren”. Portalean zeudela bi gizonezkorekin topo egin zuten ertzainek, eta batek ebaki sakona zuela behatz batean antzeman zuten. Esan dutenez, pisukide batekin istilua izan zutela egiaztatu zieten bi gizonezkoek: “Dirudienez, pisukideak hiltzeko mehatxua egin zien labana bat erakutsiz eta, azkenean, zauritu egin zuen gizonezkoetako bat”.
Zaurituarentzat laguntza eskatu bitartean, ertzainak erasoa gertatu zen etxebizitzara igo ziren, eta erasotzailea identifikatu eta atxilotu zuten. Ondoren, polizia egoitzara eraman zuten beharrezko izapideak egiteko, epailearen aurrean eraman aurretik.