San Gregorio jairik ez dute ospatuko Foruan
Urtez urte San Gregorio jaiak ospatu ahal izateko laguntzen duten guztien esfortzua eskertu du Foruko alkate Mikel Magunazelaiak
Herritarren osasun eta segurtasun neurriak bermatu asmoz, Foruko Udalak datorren maiatzaren 9ko San Gregorio jaiak bertan behera uztea erabaki du.
Mikel Magunazelaia Foruko alkateak esan duenez, nahiz eta jai eguna ez ospatu, gogoan izango dituzte “gure artean ez dauden senide eta lagunak”, urtero San Gregorioko jai eta ohituren bitartez egiten duten moduan.
Hala eta guztiz ere, urtez urte San Gregorio jaiak ospatu ahal izateko laguntzen duten guztien esfortzua eskertu du.