Kortezubiko Udalak maskarak banatuko ditu etxez etxe
Kortezubiko Udalak oinarrizko garbitasun arau, urruntze eta eskumena duten osasun agintariek gomendatutako neurriak jarraitzeko eskaria egin die herritarrei.
COVID-19ari aurre egin asmoz eta auzotar guztien osasuna babesteko helburuagaz, biztanle bakoitzeko maskara bana banatuko du Kortezubiko Udalak. Etxebizitza bakoitzeko eskuetako gel bat ere banatuko du, eta, baita horiek modu egokian erabiltzeko argibideak ere.
Aldi berean, oinarrizko garbitasun arau, urruntze eta eskumena duten osasun agintariek gomendatutako neurriak jarraitzeko eskaria egin die herritarrei.
Halaber, Kortezubiko bizilagunen jokabide “ona” txalotu dute udal agintariek: “Osasun alarma egoera hau poliki-poliki gainditzen ari garen bitartean, kortezubitar guztien ahalegin, jarrera eta erantzukizuna eskertu nahi dugu”.