Busturian hezkuntzak izandako eraginaren inguruko ikerketa egingo dute
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dituen Ondarearen Europako Jardunaldien baitan egingo dute ikerketa. Busturiko Udala materiala batzen hasi da.
Larrazabale antzinako eskola. Beste urte batez, Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatu dituela azaldu dute Busturiko Udaletik. Aurton, lanak hezkuntzaren inguruan izango dira, eta beraz, Busturiko Udalaren kultura sailak udalerrian hezkuntzak izandako eraginaren inguruko ikerketa bat egitea pentsatu du.
Horretarako, Larrezabaleko eskolako, Altamirako eskolako, gizonezkoen Axpeko eskolako eta emakumezkoen Axpeko eskolako datu ezberdinak jasotzeko asmoa agertu dute.
Ikerketa hori egin ahal izateko, hala ere, eskola horietan ikasle izandako busturiar guztien laguntza behar dutela jakinarazi dute. Era berean, herritarrei esan die etxean daukaten material guztiarekin, argazkiak, liburuak, ikasleak, ikasle kartillak, josketa lanak… laguntzeko aukera daukatela.
Materiala utzi gura duten horiek, Busturiko liburutegira deitu beharko dute (94-617 10 04); udala material hori zaintzera eta egoera onean itzultzera konprometitzen da. Era berean, elkarrizketak egin beharko dituztela jakinarazi dute: “Asko eskertuko genuke gurekin kontaktuan jartzea liburutegira deituta”, esan du kultura zinegotzi Idoia Etxebarriak. “Ikerketa honek etorkizuneko belaunaldiek Busturian hezkuntzak izandako eragina ezagutzea ahalbidetuko luke eta zuen laguntza eskertu nahi dizuegu, hori barik ez litzatekeelako posible izango ikerketa hau aurrera eramatea”.