Ertzaintzak eta udaltzaingoek kontrolak egingo dituzte maiatzaren 1eko zubian joan-etorriak eragozteko
Bidaiarien garraioa eta autobus eta tren geltokiak ere zainduko dituztela aurreratu du Segurtasun Sailak.
Ertzaintzak eta udaltzaingoek zaintza-kontrolak egingo dituzte maiatzaren 1eko zubian konfinamendu neurriak betetzen direla ziurtatzeko. Jakitera eman dutenez, kontrol horiek egunez eta gauez egingo dituzte, asteburuan Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako eta horietatik kanpoko bigarren etxebizitzetara joatea eragozteko.
Bidaiarien garraioa eta autobus eta tren geltokiak ere zainduko dituztela aurreratu du Segurtasun Sailak. Dispositiboek irteera ez ezik itzulerako ordutegiak eta ibilbideak ere kontrolatuko dituzte: “Ertzaintzaren eta udaltzaingoen dispositiboen helburua da egungo alarma-egoeraren ondorio diren jarduera eta mugimendu murrizketak ziurtatzea da, debekatuta daude-eta oporretako eta aisialdiko irteerak, eta konfinamendua, ohiko etxebizitzan bete behar da”.
Bidaiatzen duten pertsonei desplazamenduaren arrazoiak argitasun osoz eta egiaztatzeko moduan justifikatzeko azalpena eskatuko diete. Konfinamendu-neurriak ez betetzeak zigorra ekar dezake; Herritarren Segurtasunerako Legearen arabera, eta arau-hauste arinen kasuan isuna 600 eurora artekoa izango da, eta kasu larrietan hortik gorakoa.