Adingabeen irteerak errazteko zirkuituak prestatu ditu Mundakako Udalak
Herria 3 gunetan banatu dute eta ibilaldiak egiteko zirkuitu markatuak prestatu dituzte.
“Adingabeen osasuna babesteko eta horien osasun fisikorako zein emozionalerako beharrezkoa den jarduera fisikoa bermatzeko”, Mundakako Udalak hainbat ideia eta gomendio proposatu ditu. Horretarako, herria 3 gunetan banatu dutela jakinarazi dute, eta ibilaldiak egiteko zirkuitu markatuak prestatu dituzte.
Gehienez, hala ere, ordubeteko ibilaldiak egitea proposatzen dute, “bakoitza bizi den eremuan, arauak betetzeko”. Bestalde, prestatu dituzten zirkuituetako seinaleei jarraitzeko gomendioa ere egin dute, “segurtasun ordena eta distantziak mantentzeko”. Azkenik, pilaketak saihestu aldera, Goiko Kaletik ez joateko eskatu dute.
Zalantzak argitzeko eta egon daitezkeen arazoak konpontzeko telefono zenbaki bat ere jarri du Mundakako Udalak: 688 71 78 24 (Arantza).