Oscar Lopezek irabazi du neguko lehiaketa
82 lagunek parte hartu dute neguko lehiaketan.
Bermeoko Berbalagun egitasmoak neguko lehiaketako saria zozkatu du. Parte hartzaile guztien artean, Oscar Lopez izan da sariduna. Oraindik saria jaso ezin badu ere, ahal dutenean batuko direla azaldu dute, eta Errigoraren otzara jasoko du irabazleak.
Jakinarazi dutenez, 82 lagunek parte hartu dute neguko lehiaketan.
Udaberriko lehiaketa maiatzean izango da: 9tik 29ra, hain zuzen ere.