Bonbardaketaren urteurreneko hilerriko lore eskaintza debekatu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak
Erabakiak ezustean hartu du udalbatza, "ekitaldiak osasun agintariek iragarritako prebentzio gomendio guztiak zorrotz betetzen zituelako".
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu egin du 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketan hildakoen omenez hilerriko mausoleoan egitekoa izan den lor eskaintza.
Erabaki horrek “ezustean” hartu du Udalbatza: “Osasun agintariek iragarritako prebentzio gomendio guztiak zorrotz betetzeko antolatuta egon den ekitaldia izan da”. Ekitaldiaren antolaketa hurrengo hau izan dela jakinarazi dute udal agintariek: “Lau pertsona ziren parte hartzekoak. Bata bonbardaketan suntsitutako San Juan Elizaren kanpaina joko zuena, bigarren bat dantzaria, hirugarren bat txistularia eta azkena lore-koroa uztekoa izan dena”.
Errege Dekretuak jasotzen duena hileta zeremonietara bertaratu daitekeen gehieneko kopurua 5 pertsonakoa dela dio udalak: “Hilerri batean edo tanatorio batean, hiru senide, ehorztetxeko kotxea gidatzeko txoferra eta lurperatzailea egon daitezke hain zuzen”.