Ajangiztarren konfinamenduko argazkiekin bideo bat egingo du udalak
Argazkiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 30a dela zahaztu dute.
Ajangizko Udalak herriko haur, gazte, zahar eta helduei etxealdiko argazki dibertigarri eta originalak ateratzeko deia egin diete, gero bideo bat egiteko: “Atera zure etxealdiko argazki dibertigarriren bat. Mozorrotuta, janaria prestatzen, irakurtzen… nahi duzu bezala”.
Konfinamenduari umorea jarri gura izan diote udal arduradunek, eta herritarrei ekimenean parte hartzeko deia egin diete. Argazkiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 30a dela zahaztu dute eta argazkiak hurrego helbide elektronikora bidaltzeko esan: etxeangeratuajangiz@gmail.com. Mezuan herritarren izen-abizenak eta adina zehaztu beharko dira.
Baimena. Argazkiekin osatutako bideo horretan adingabekoak agertzeko, guraso edota tutoreen baimen sinatua behar dute: “Argazkia jasotzen dugunean, baimen orria bidaliko zaizue”. Eta, azpimarratu dute, baimenik gabe ez dela argazkirik argitaratuko.