Muxikan, Foruan eta Errigoitin ere kasu positibo bana identifikatu dute
Busturialdeko 20 herrietatik, 15ean eman dira COVID-19 birusaren kasu positiboak. Bermeon eta Gernika-Lumon gora egin dute kasu positiboek.
Foruan, Errigoitin eta Muxikan ere COVID-19 birusaren kasu positibo bana zenbatu dituzte. Beraz, Busturialdeko 20 herrietatik dagoeneko 15 herritan eman da koronabirusaren kasuak. Kutsatuen kopuruak goranzko jarrerarekin jarraitzen du eskualdean, Bizkaia mailan ospitaleratuen kopuruak behera egin duen arren. Hala, gaur gaurkoz, Bermeon 71 kasu diagnostikatu dituzte; Gernika-Lumon 39; Mundakan 12; bina Arratzu, Ibarrangelu, Kortezubi eta Morgan; eta bana Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Muxika eta Sukarrietan.
Konfinamenduaren epea luzartzeko erabakia hartu du Pedro Sanchezen gobernuak, eta herritarrek etxean egon beharko dute gutxienez apirilaren 26a arte (egun hori barne). Birusaren zabalkundea eta kutsatuen kopuruaren gaineko kontrola lortzea dute helburu neurriok. Hala ere, esan dute esentzialak ez diren jarduerak ere lanera bueltatuko direla apirilaren 9an.