Ertzaintzak Bermeon izan diren lapurretak argitzeko ikerketa hasi du
Sei salaketa jaso ditu Ertzaintzak asteburuan, sei autotan lapurtu edo lapurtzen saiatu direlako
Ertzaintzk ikerketa hasi du Bermeon izandako lapurretak argitzeko asmoz. Jakinarazi dutenez, asteburuan sei salaketa jaso dituzte ertzainek, herriko sei autotan lapurtzen saiatu edo lapurreta egin dutelako. Oraingoz inor ez dutela atxilotu argitu du Ertzaintzak. Era berean, esan du Busturialdeko beste herrietan ez dutela autoetan lapurtu izanaren salaketarik jaso.