Etxean kirola egiteko bideoak eskainiko ditu Bermeoko Udalak
Araneko Kiroldegiko kirol monitore Arantza Ruilobak errutina ezberdinak egingo ditu. Astelehenean igoko dute lehenengo bideoa.
Aktiba zaitez… etxean! programaren bitartez Bermeoko Udalak ohitura osasungarriak eta kirola sustatu gura ditu alarma egoerak eragindako itxierak irauten duen bitartean.
Jakinarazi dutenez, udalak bere webgunean eta sare sozialetan zenbait bideo emitituko ditu herritarrek etxeetan kirola praktikatzeko aukera izan dezaten. Bermeoko Araneko Kiroldegiko kirol monitore Arantza Ruilobak errutina ezberdinak egingo ditu, maila ezberdinetakoak.
Bideo horien bitartez etxean kirola egiteko aukera berri bat eskaini gura du udalak. Lehenengo bideoa astelehenean igoko da webgunera eta sare sozialetara.