Autobus zerbitzuak erdira murriztu dituzte
Gaurtik [martxoak 16] aurrera Bizkaibusek eta Lurraldebusek zerbitzua murriztu dute. Zalantzak argitzeko telefono zenbaki bat ipini dute: 94-612 55 55.
Garraio publikoa funtsezko zerbitzua da mugikortasuna sustatzeko, baita pandemia garaian ere, eta ez da garrantzi gutxiagokoa osasun zentroetara iristeko. Hala, gaurtik aurrera [martxoak 16], Lurraldebusen zerbitzuak % 40 eta %60 artean murriztu dira, ospitale zerbitzuak izan ezik; horietan zerbitzuak lehen modura daude. Bizkaibusek, ostera, %50 murriztu du zerbitzua.
Murrizketen aurrean, Lurraldebusen webgunean eta Bizkaibusen webgunean kontsultatu ahal dira zerbitzuak. Bizkaibusek, gainera, zalantzak argitzeko telefono zenbaki bat ipini du herritarren eskura: 94-612 55 55. “Neurrien helburua da hiri arteko lineen erabiltzaileen eta langileen babesa bermatzea”.
Autobusa hartuko dutenei, ondoko neurriak kontuan hartzeko ere eskatu dute: gidariaren lekuaren eta bidaiarienaren arteko distantzia mantentzea, aurreko atetik ez sartzea, gidariaren atzeko lehen bi lerroetan ez esertzea, diruagaz ez ordaintzea eta edozein kontaktu saihestea.