Familia zaintzaileentzako hitzaldi eta tailerrak emango dituzte Gernikan
Zainduz programak antolatuat, Elai-Alai aretoan emango dituzte, martxoan
Familiaren baitan mendekotasunen bat dituztenen zaintzaileei zerbitzua ematen dien Zainduz programak hainbat tailer eta hitzaldi antolatu ditu martxorako. Elai-Alai aretoko gela txikian egingo dituzte bai tailerrak eta baita hitzaldiak ere, 18:00etan.
Zahartze prozesu osasuntsua. garapen psikologikoa hitzaldia emango du Begoña Uriarte soziologoak martxoaren 17an. Hilaren 24an, zaintzarako oinarrizko teknikak eta gaixoa nola mugitu azalduko du Estibaliz Malaxetxebarria fisioterapeutak. Bestalde, lege aholkularitza ere ematen du Zainduz programak. Hala, ezgaitasunari, testamenduei zein herentziei buruzko zalantzak argituko ditu Inmaculada Ansotegi aabokatuak martxoaren 31n.
Saio praktikoak ere eskainiko ditu Zainduz programak. Ana Badiola psikologoak portaera zailen aurrean nolaa erantzun irakatsiko die zaintzaileei, martxoaren 12an. Bestalde, ondorio fisikoei nola aurre egin ere izaten da beste ardura bat zaintza lanetan dabiltzanentzat. Zentzu horretan, lepoaren zaintzarako mobilizazio teknikak ikasteko aukera izango dute martxoaren 26an, Estibaliz Malaxetxebarriaren eskutik.
Tailerretan parte hartzeko izena eman behar dela jakinarazi dute, 94- 625 51 22 telefonora deituta edo gizarte-zerbitzuak@busturialdea.eus posta elektronikora idatzita.