Inoizko Lilatoirik jendetsuenean parte hartu dute Busturialdeko herritarrek
HITZA taldeak 10 urte bete ditu aurten. 103 emakumek osatu dute talde hori; 70 parte hartzaile Ondarroako taldekoak izan dira.
Milaka emakumek hartu zituzten atzo [martxoak 1] Donostiako erdiguneko kaleak. Eguraldi ona lagun, giro atsegin eta alaiaz gozatu ahal izan zuten 31. Lilatoian parte hartu zutenek. Goizeko hamar eta erdietan hasi zen lasterketa, baina aurretik ere jendetza ibili zen Bulebarreko irteera eta helmugaren inguruan.
Azken urteetan modura, HITZAk ere 31. Lilatoian parte hartu du; HITZA taldeak 10. urteurrena ospatu du aurten, eta talde hori 103 emakumek osatu dute. HITZA taldeko kide gehienak Ondarroako taldekoak izan ziren (70 herritar), baina ondoko herrietakoek ere parte hartu dute taldean: Lekeitio, Errenteria, Irun, Zarautz eta Goierri ingurukoak.
Ikusi IRUTXULOKO HITZAk egindako kronika,argazki galeriaeta bideoa!