GATeko infantilek podiuma egin dute Taldekako Txapelketan
Infantil mutilak hirugarren sailkatu dira; neskak, aldiz, laugarren postuan geratu dira
Murgian (Araba) jokatu den Taldekako Euskadiko Kros Txapelketan izan dira Gernika Atletismo Taldeko gazteak, eta infantil mutilak hirugarren postuan sailkatu dira. Carlos Galanek entrenatzen duen taldea leihakorra izan da, eta Lizeo Pasaia eta San Benito ikastolaren atzetik onena izan da. Ibai Perez, Aimar Zugazaga, Mikel Oar-Arteta, Oier Beaskoetxea, Oier Unamuno, Alain Martin, Aurken Aranguena eta Unax Vazquezek osatutako taldea izan da asteburu honetan podiumera igo dena.
Infantil nesken taldeak ere erakustaldia eman du. Diana Ilau, Alluitz de Bilbao, Abodi Del Val, Laiene Dañobeitia, June Beaskoetxea, Mirari Paredes eta Mia Grace Andonegiren taldea puntu gutxi batzuren faltan geratu dira podiumetik kanpora. Laugarren sailkatu dira, Elgoibarko ikastolaren, Berango Atletismo Taldearen eta Berrio-Otxoa ikastetxearen atzetik.
Kanikrosean hirugarren. Josu Aurre gernikarrak eta Sua bere txakurrak, bestalde, hirugarren egin dute domeka goizean Muskizen jokatutako Txakurtrail Amarok solidarioan. 50 urtetik gorako beteranoen kategorian lehiatu dira, eta 8,7 kilometroko ibilbidea egin dute.