Oposizioak ez-ohiko bilkura eskatu du, SOS Gaztelugatxeren mozioa bozkatzeko
Gaztelugatxeko San Juaneko proiektuari buruzko informazio "guztia" ematea ere eskatzen diote udal gobernuari.
SOS Gaztelugatxe plataformak egindako eskaerarekin bat egin eta oposioak (Guzaneta EH Bildu) ere ez-ohiko bilkura egiteko eskaera egin dio udal gobernuari. Hala, alde batetik, ez-ohiko bilkura horretan SOS Gaztelugatxek aurkeztutako mozioa aintzat hartzea eta bozkatzea eskatzen dute. Bestetik, gai zerrendan honako gaia sartzea ere eskatu dute: “2019ko urriaren 25ean BAOn argitaratutako Gaztelugatxera iristeko bideak, II. Fasea eraikuntza proiektua behin betiko bertan behera uzteko eskaera egitea”.
Eskaera Berhaz bulegoan aurkeztu dute Guzan eta EH Bilduko zinegotziek.
Gogorarazi dutenez, azken osoko bilkuretan Gaztelugatxeko San Juaneko proiektuari buruzko informazioa eskatzen dabiltza, eta berdina egiten jarraitzen dute. Hala informazio “guztia” gura dutela diote: “Bidearen inguruko proiektua eta planoak, aparkalekuaz gain beste ekintza batzuk aurreikusten badira, Lurgorriko aparkalekuaren proiektua eta planoak, autobusei buruzko informazioa…).
Eskatzen duten informazioa, gainera, osoko bilkura baino bost egun lehenago bidaltzea eskatzen dute, “ondo lantzeko aukera edukitzeko”.
“Indarrak batuz”, turismo jasangarri eta Gaztelugatxeko biotopoa zaintzearen alde lanean jarraituko dutela azaldu dute oposizioko zinegotziek.