Azken lan istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute Bermeon
Kontserberetako langileen ordezkariek ere hildako azken langilea izan dute gogoan.
Murgako (Aiara, Araba) Zorroza birziklatze enpresan hil zen astelehenean aurtengo hamalaugarren langilea, eta bermeotarrak kalera atera dira egoera salatzeko.
San Migeleko eskaileretan batu ziren atzo 19:30ean, eta domeka eguerdian ere leku berean batu ziren. Gogorarazi dutenez, 14 dira 2020an Euskal Herrian hildako langileak, eta 2 desagertuta daudenak.
Bestalde, kontserba fabriketako langileen ordezkariek ere elkarretaratzea egin zuten atzo goizean, eta lan istripuz hildako azken langilea izan zuten gogoan.