SOS Gaztelugatxe plataforma aurkeztuko dute bihar
Nestor Basterretxea aretoan egingo dute aurkezpena; bihar, 19:30ean.
Oraindik SOS Gaztelugatxe plataforma zer den eta zer egiten duen ez dakienak bihar [barikua] izango du horien berri izateko aukera; izan ere, plataformaren aurkezpena egingo dute.
Aurkezpenera joan gura dutenek 19:30ean egon beharko dute Nestor Basterretxea aretoan.
Gaztelugatxeko San Juanen gertatzen ari denaren berri emango dutela azaldu dute.