M8 prestatzen hasteko bilera egingo dute astelehenean
Martxoaren 8ko egitaraua antolatzeko emakume ezberdinen ekarpenak jaso gura dituzte.
Emakumeen Nazioarteko Eguna prestatzen hasteko batzar irekia deitu du Sorginorratz Bermeoko Talde Feministak. Hain zuzen ere, astelehenean 19:30ean jarri dute hitzordua Kabidxen.
Martxoaren 8ko egitaraua antolatzeko emakume ezberdinen ekarpenak jaso gura dituzte, horregatik bertaratzeko deia egin diete emakumeei.